| Ainhoa Arriaga Armentia | arriarmentia [a bildua] hotmail.com |
| Esti Rodríguez | estirodriguez [a bildua] hotmail.com |
Iragartzen dugun iPod-a beltza izango da, NANO markakoa, ezagunena dena, azken finean. Prezio aldetik eskuragarrienetakoa delakoan gaude eta horrek beste aukera bat emango digu gure produktuari. Gauza da, identifikazio maila handiago bat izateko, iragarkikoa beltza izango dela nahiko kolore neutrotzat baitugu. Baina zerk desberdintzatuko du Euskal ipod-a besteetatik? euskalduna izango da, hots, euskara izango da menuan erabiliko duen hizkuntza.
Gaur egun Euskal Herrian bizi den egoera disglosikoa dela eta, eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun gauzak gaztelaniaz irakurri behar izatera kondenatuta gaude. Euskararen normalkuntzarako ezinbesteko bidea litzateke eguneroko gauzak euskalduntzea, gainera ez litzateke euskaldunon beharretara moldatzea besterik izango. Euskara modernizatzea gainera, behar beharrezkoa da. Beraz, euskaldunoi horrelako aparailu bat euskaraz izateko aukera ematen da. Guzti hau kontutan izanik, marketin ikuspegi batetatik, horrelako produktu bat euskaraz izateak sentsibilizaziorako bidea irekitzen du. Euskal hiztunek asko eskertuko lukete eskeintza eta proiektua txalotzeaz gain, erosi ere egingo luketeelakoan gaude, arrazoi sinbolikoengaitik bada ere. Gainera, etorkizunean beste hainbat aparailurekin gertatzeko esperoan, aurrekari bezela ikusiko lukete. Beraz onespen handia lortuko lukeelakoan gaude euskal komunitatean. Baina zer gertatuko litzateke erdal komunitatearekin? Gure xede taldetik kanpo geldituko lirateke produktua saltzeko orduan, baina ez gure irudiari dagokionean. Kanpaina euskaraz eta erderaz egiteak bermatuko du Euskal iPod-arekiko irudi edota iritzi positiboa izatea.
Euskarak, hizkuntzek orohar, taldea egiten dute, hurbiltasuna, sentimendua, lotura eta beste hiztunekiko identifikazioa bermatzen dute. Hori da euskal iPodarekin gertatzea esperoko dena.
Bestalde beste indar bat izango luke ipod-ak, izan ere, proba bezela ohiko abestiak sartu beharrean, Oreka tx talde euskaldunaren Nomada tx diskaren abesti guztiak izango ditu. 14 abesti dira, euskal herriko musikaren tradizionaltasuna eta modernotasuna uztartzen dituena. Gainera, kanpainiaren spot-aren azkenengo planoa laguntzen duen hondoko musika, nola ez, oreka tx-en abesti bat izango da. Musika honen aukeraketak arrazoi zehatzak ditu. Alde batetik, euskaldunak dira, gaur egun arrakasta handia duen taldea da eta baita modan dagoena ere. Horretaz gain, gure iPod-ari eman nahi dizkiogun baloreak dira hauek, euskalduna izateari modernotasuna gehitu nahi genioke. Apple markak konotatuta dakarren modernotasuna euskalduna izateak dakartzan konotazioekin batera.
Xede taldea euskal herriko musikazaleak direla kontutan izanda, aipatzekoa da xede talde horri zehaztazun gehiago egitea beharrezkoa zaiola. Gauza da, euskal herriko musikazale guztiak ez direla zertan euskaldunak izan behar eta gure eskaintza euskaraz denez, euskal herriko musikazale euskaldunei begira egon behar gara derrigorrez. Bestalde, estrategia komunikatiboa erabakitzeko orduan, gehiago zehaztu beharrean geunden, agure batek dituen behar eta motibazioak ez baitira gazte batek izan ditzakeen berdinak. Horregaitik, teknologia berriak gehien erakartzen dituzten publikoa gaztea izanik, euretan zentratzea ezinbestekoa zaigu. Beraz, euskal herriko musikazale euskaldun gazteak izango dira gure xede taldea.
Produktu guztiz ezezaguna izanik, helburu nagusia jendea existitzen denaz ohartaraztea dugu. Beraz, hainbat estrategia erabiliz euskal iPod a badagoela jakitea da xedea. Horretarako, iPod hau hainbat balorerekin lotu nahi izan dugu. Baina ez betiko euskaldunon estereotipoekin, baizik eta horiekin eta horiekin bat ez datozen askoz ere gehiagorekin. Gaur egungo euskaldun gaztea, nahiko naskatuta dago euskaldunak harroputzak garela entzuteaz, ligatzen ez dugula eta beste horrelako hainbat kontu entzuteaz. Horregaitik, euskaldunak beti markatu gaituzten estereotipoen aurka joan beharra argi eta argi ikusten dugu. Beraz, estereotipatutako ezaugarriak ez izateak ez duela euskalduntasuna kentzen adieraztea izango dugu izpide.
Xede taldea oso presente dugularik, eurek erakartzeko erabili nahi izan ditugun mezuaren estrategiak umorea, exajerazioa, eta sentsibilitatea izan dira. Umorea nahiko errejistro zaila den arren ondo erabili ezkero, erakartzeko posibilitate handiak dituen teknika da. Oso eragin positiboa omen du oroimenean eta mezuaren ulerkuntzan. Horretaz gain, umorearekin erosteko jarrera bultzatzeko erarik onena, produktuaren ezaugarrietan oinarritzea beharrezkoa omen dela aipagarria da.
Bestalde, exajerazioa umorearen laguntzailetzat erabiltzeak indarra gehituko diolakoan gaude eta era berean, oroimenean errazago geldituko da.
Sentsibilitateari dagokionean, euskal iPod-arekiko maitasuna sortu nahian, pertsonalizazioa, identifikazioa bilatu nahi izan da.
Beraz, guzti hauek kontutan izanda ardatz kreatiboari begiratu diogu eta hau izan da emaitza:
Identifikazioa bermatzeko kale inkesta baten moduko iragarkia izango da. Hasieran, hondo beltzean irtengo da galdera eta galdetegia egindako hiru pertsonek euren ustez nolakoa den euskalduna erantzungo dute. Errealismo eta identifikazio maila handitzeko, benetako kale inkesta izango da, aurretiazko gidoirik gabea. Kaleko jende euskalduna izango da protagonista, gu geu azken finean, horrela gure xede taldearentzen euskalduna zer den jakitea posible izango dugu. Umore puntua, amaierako planoan agertuko da, titularrak zera esaten baitu: Ezin ditugu guzti hauek barneratu, baina euskalduna da.
Horrekin, umore punttua emateaz gain, estereotipoekin amaitzeko proposamena kaleratzen dugu. Euskalduna izateko, ez baikara zertan bertsozaleak edo tintotan ibiltzea gustoko izan behar. Beste alde batetik, normalean euskal produktuak saltzeko bidea ere, hori izaten da, euskal kulturan edota tradizioetan jaustea. Betiko kontuekin apurtzea lortzen dugu horrela.