Grafika

Aspiradora

Spota

 

Izenburua

Lan egileak

Aitor Urkizu Azuabarrena

-

Maialen Balnzategi Iraurgi

-

Kanpainaren erabaki estrategikoak

Produktua

Iragarri nahi dugun produktua Apple enpresaren Ipod-a litzateke baina Euskal Herrira zuzendurikoa. Produktu koloretsua, deigarri izango litzateke. Bere bereizgarria: Euskal Herriko mapa izango luke. Makina bat koloretan egongo litzateke eta islatu nahi diren baloreak kanpainaren spotarekin batera azaldutako ondorengo hauek lirateke:

Kanpainaren spota, kanpainaren bihotza

Nazioarte mailako aparatua izaki, munduko herrialde guztietako musika biltzen duena dela islatzea litzateke spotaren xedea. Kultura guztien bilgune dugu gure Ipoda, kultur-aniztasunaren lehio. Bertsio berria. Titularra: ‘Gurera ere heldu da’. Hatzak mugitzearekin bakarrik, hurbiltasun eta sinpletasun osoz, erraz eskura dezakezu eskuan duzun musika, ukitu besterik ez dugu egin behar. Hori litzateke helarazi nahi den mezua.

Hortaz, iragarkiak Euskal Ipodaren nazioartekotasuna azpimarratzen du, ez soilik bere baitan mantentzen den herria, itxia dena, baizik mundurarteratzen den herria, kultur aniztasunaren eta mestizaiaren aldeko pentsamoldez. Euskal Herrirako produktua dugu, herrialde guztietako musika sartuko dena, herrialde guztiek lez, guk ere baduguna. Gurera heldu da. Ukitzearekin aski.

Spota litzateke gure Euskal Ipodaren kanpainaren abiapuntu eta bihotz. Iragarki koloretsua, modernoa izaki, abesti berritzailearekin, erraz erakarriko luke telebistan ikus-entzuleen atentzioa. Letrak zerikusia eta logika handia du Euskal Ipodaren kanpainak islatu nahi duenarekin, berezitasuna, modernotasuna eta unibertsaltasuna. Izan ere, musikak ingulesez ‘This is not Miami, This is not Hong Kong’ eta abar dio, alegia, munduko ezein herrialde ez da, Euskal Herria da, berezia da. Honez ondotik titularra doa –‘Gurera ere heldu da’-, hots, mundu osoko produktu hau, herrialde guztietan dena, alegia, unibertsala dena, gure herrira ere heldu da. Honek beraz, uztarketa bat suposatuko luke, euskal nortasun berezi eta desberdinarentzat euskal ipod desberdina, eta berebat, anitza, unibertsala.
Honezaz gainera, irudiek ere beste mezu bat helarazten dute aurreko biekin lotzeko: Hatzak munduko herrialde guztietako banderak dituzte, eta euren bide beren musika ere entzun daiteke, musika guztiak. Amaieran, ikurrina ere agertuko da, guk ere, eskura dugulako, gure ipoda, gure musika, baina aurreko guztiekin ere badituela. Aniztasuna euskal nortasunarekin. 

Grafika

Grafika spotaren osagarri litzateke, spotean azaltzen diren hatz orok banderaren bat du itsatsita, eta ikurriña duenik ere bada. Denak batera euskal ipoda ukituko lukete kanpainako xedeetako bat argi igorriz: mundu osoko musika gure ipodean: eskura, eskuratzeko erraza, eta, mota eta leku guztietako jendearentzako egina.

Honez gain, titularrak ere beste xede bat helaraziko lioke ikusleari, alegia, gainerako herrialdeetan dagoena gurera ere heldu dela, baina bereizgarri batekin: euskaldunentzako eginikoa.