Grafika

Euskal iPoda - Marraztu zure doinua

Spota

Irrati kuña

Izenburua

Lan egileak

Aizea Llama Perez aizeallama [a bildua] hotmail.com
Ane Perez Aguirre anegaldako [a bildua] gmail.com

Kanpainaren erabaki estrategikoak

IPod markak urtero egiten duen bezala, edizio berri bat sortu du aurtengoan ere. Aurtengo edizio berriaren izena euskal iPod da.

Edizio mugatua da. Diseinu berri eta modernoa izango du. Ipod nanoren estiloari jarraituko dio baina euskal ipod-aren berizgarri gisa marraduna izango da.  Marra hauekin modernitatearen kutsua eman nahi zaio eta aldi berean, ipod-a euskal betiko estiloaren lotu nahi da.

Hau horrela izatea pentsatu dugu, hemen betidanik kamiseta marradunak erabili direlako, lehen egia da pertsona estilo konkretu batekin lotzen zela, baina gaur egun modan jarri dira eta edozeinek erabiltzen ditu estilo desberdin askotakoak agertu baitira. Hau guztia dela eta, iPod desberdin bat atera nahi izan dugu.

Arestian esan bezala, ipod marradun hau kopuru murritz batean agertuko da. Edizio esklusiboa da eta estitika, bizitza-estilo, pentsamendu... zehatz bat duten pertsonek bakarrik, hau da, benetako euskal musikazaleek bakarrik izango dute produktu hau aukeran.

Edizio berri honen beste berrikuntza bat musikarekin datorrenarena da. Baina ez edoziein musikarekin. Normalean iPod-ak erostean abesti klasiko edota ezezagunak etortzen dira. Baina iPod-ek eta Euskadi Gazteak sinatutako akordio baten ondorioz, Euskal iPod-ak kanpaina hasten den momentuan  Euskal Herrian modan dauden kantari eta taldeen abestiak ekarriko ditu. Hamar abesti izango dira hain zuzen, Top Gazteko lehenengo hamar postuetan dauden taldeak. Izan ere, Euskal herrian musika mota asko dago eta euskal musikazaleek mota askotako musika entzuten dutenez musika ezeberdinez osaturiko abesti zerrenda bat eskaini nahi da.

Edizio berri honen logotipoari dagokionez, iPod markak duen logoa erabiliko da. Berau aldatu gabe. Baina euskal iPod-a dela bereizteko “E” bat gehituko zaio aurretik. Marraduna izango da horrela logoa eta iPod-a erlazionatu ahal izango dira eta. Honako hau da logotipoa:

Euskal Ipod plazaratzeko egingo den kanpainak kartel, spot eta irratiko kuña bana izango ditu.

Mezu nagusia:  “Marraztu zure doinua” da.

Kartela: mutil baten atzealdea agertuko da. Gerrialdea. Marradun kamiseta bat izango du, modernoa eta praka bakeroak izango ditu jarrita. Eskumako poltsikoan, Ipod-a ikusiko da, marraduna izango da kamiseta eta logoarekin koherentzia bat egoteko. Titularra gerrian egongo da Courier letra motarekin.

Telebista: Autobus geltoki batean EiPod erabiltzen ari den mutil bat egongo da eta aldamenean asper apertuta dagoen neska bat azalduko da. Tipoa musika entzuten dabilela, bat batean konturatzen da aldameneko pertsona horrek ez duela EiPod-a ezagutzen eta bere esperientzia pertsonala kontatzen hasten da. Horrela:

“Zer zuri ere gertatzen al zaizu?? Nik ere, txarto pasatzen nuen. Lagunengana zein klasera bidean, metroan, busean… bakar-bakarrik sentitzen nintzen, lagun barik.

Baina halako batean nire bizitzaren norabidea aldatzeko momentua heldu zela erabaki nuen. Lagun berri bat topatu nuen, leku guztietara nirekin datorrena, nire humorearen arabaera era batera edo bestera hitz egiten didana… aho batez esanda benetan ulertzen nauen lagun bat topatu nuen. Euskal ipod. Marraztu zure doinua.”

Irratia: spot-arekin lotura izateko spotean agertzen den testu eta musika bera agertuko da kuñan.