Maiatza 13th, 2007
Nekez. Apple-en estiloa guztiz kontrakoa da. Marka globala izaten saiatzen da. Momentuz bere edizio mugatuak kutsu globala izan ditu: iPod Red (HIES-aren aurka burrukatzeko) eta iPod U2 (bere musika nazioarteko mezuak zabaltzen ditu).

Baina ondo legoke horrelako pertsonalizazioa edukitzea, ezta? Eta zuek… erosiko zenukete euskal ipoda?
Posted in Euskal iPod | 1 Comment »
Maiatza 12th, 2007
Hitzaldi interesgarria eman zuten Jon Abril eta Joseba Camiok Euskal Herriko Unibertsitatean duela egun batzuk.
Bertsolaritzari buruzko hainbat puntu jorratu zituzten, batek kazetariaren ikuspuntutik, eta besteak publizitate eta harreman publikoen ikuspuntutik.
Lehenengo, Jon Abril kazetariak, bertso saio baten analisia egiteko kazetari batek kontutan hartu behar dituen puntuak aztertu zituen.
Ondoren, Joseba Camiok beste ikuspuntu batetik heldu zion gaiari. Hain zuzen ere, Euskal Herriko bertsolari txapelketako finalerako egin zen kanpaina izan zuen aztergai.
Kanpainaren inguruan, publizitatea izan beharrean, harreman publikoak erabili zirela esan zuen. Horregatik, guretzat oso interesgarria izan zen bere ekarpena. Ondoren datoz kanpainan egin ziren zenbait punturen aipamenak. Kontutan izan, kontestua Euskal Herriko bertsolari txapelketako kanpaina dela:
-Kazetarientzako ikastaroak burutu: bertsolaritzari buruz nola idatzi erakutsi, eskuliburu bat eskaini.
-Harremanak kazetariekin: informazio paketeak egin (emaitzak, datuak… ordenatuta bidali; behar denean erdaraz bidali).
-Hedabideetako zuzendariekin harremanetan jarri (baita erdara hutsetakoekin ere).
-Aurrekoaren bidez, publicity-a lortu.
-Babesgoak lortu.
Horiek izan ziren arrakasta bideratu zuten tresnak, beste kanpaina batzuetarako ere erabilgarriak eta interesgarriak direnak.
Posted in Harreman Publikoak | 1 Comment »