Grafika

Muga bakarra zure irudimena

Spota

 

Izenburua

Lan egileak

Cristina Aparicio badercap162 [a bildua] hotmail.com
Elena Sanabria iepaieu [a bildua] hotmail.com

Kanpainaren erabaki estrategikoak

Euskal musikazaleek dagoeneko “Euskal iPod” berria kalean daukate. iPod honek, gainontzeko iPod guztien ezaugarri berberak ditu, baina bereizgarri bat dauka: euskal identitatekoa dela.

Diseinuari dagokionez, Euskal iPod-a Nano modeloan bakarrik eskura daiteke, eta berde kolorekoa da, Euskal Herriko paisaien omenaldiz. Aurrekaldean, laserrez grabatuta Euskal iPod  hitzak daramatza.

Telebistako iragarkian agertzen den musika dakar, beste hainbat abesti tradizional eta modernoekin batera.

Kanpaina, telebistarako spota eta grafika osatzen dute

Titularra

“Muga bakarra zure irudimena”

Kartela

Ideia, egunero norberaren ipod-en benetako musika festa bat izateko aukera dagoela adieraztea da, betiko euskal musika, beste motatako musika estilo modernoagoekin batuz.

Honetarako, benetako festa bat iragartzeko kartelen formatoa oinarritzat hartu dugu, norberak bere euskal iPod-en egunero jai bat izan dezakeela adierazteko, “euskal iPod festa”, hain zuzen ere. Beraz, fondo urdin ilun batean, dj baten eskua diska batekin scratching  eginez ageri da, baina ohiko soinu mahai batean egin beharrean, txalaparta batean ariko da. Grafikaren eskuinaldean, kanpainaren leloa irakur daiteke “muga bakarra zure irudimena”.

Telebista

Lokal ilun batean aurkitzen gara. Argi bat txalaparta jotzen ari diren bi pertsonen eskuak argitzen ditu. Bakarrik eskuak ikusten dira oraindik. Planoa irekitzen doa. Plano amerikarrera ailegatzen denean txalaparta jotzeari usten diote eta beste musika mota bat entzuten da pare bat segunduz, ondoren isiltasuna. Bapatean, txalapartariak berriz jotzeari ekiten diote, baina oraingoan txalaparta soinua entzun beharrean, Safri Duo taldearen danborren abesti ospetsua entzuten da.

Planoa irekitzen doa, eta musikarien inguruan bilduta dagoen jende guztia ikus daiteke, jai giroan murgilduak daudenak, etengabe, soinuaren erritmoarekin batera dantzatzen ari direnak, benetako kontzertu batean baleude bezala.
Azkenik leloa agertzen da hondo beltz batean, eta off ahots batek: “Muga bakarra, zure irudimena. Euskal iPod.” esaten du.
           
(Ideia hau garatzeko animatic bat egitea erabaki dugu, benetako spota nolakoa izango zen irudikatzeko)