Grafika

Berrikuntza saria

Spota

Euskal iPod Logoa

Euskal iPod logo

Izenburua

Lan egileak

Idoia Fdez. de Okariz  
Andrea Emaldi Docasal  
Edurne de Arriba Madrazo edurne_dearriba [abildua] hotmail.com

Kanpainaren erabaki estrategikoak

Gauzatu beharreko kanpaina Apple enpresak egiten dituen iPod produktuaren edizio berezia bati buruzkoa da. Kasu honetan Euskal Herrian bakarrik salduko dena. Hori dela eta “Euskal iPod”-ri buruzko kanpaina egin behar dugula esan dezakegu. Kanpaina hau Euskal Herriko gazte musikazalei zuzenduta dago, horregatik produktua hau erakargarria izateko estrategia baztuk aukeratu ditugu.

Hasteko ez dugu kolore berezirik aukeratu gure iPod-rentzako, ez eduki berezirik sartu; hots, letra garabaketak, abezti bereziak, eta abar.Gure iPod txuria izango da. Baina bai jarri diogula logotipo berria, Euskal Herriarekiko lotura agerian usteko. Kasu honetan logotipoa ez da iPod hitza bakarrik izango. Euskal hitza aurretik jartzea hobe izango dela pentsatu dugu, edizio berezi bat dela argi usten duelako eta euskal gazteek beraie zuzenduta dagoen produktua dela identifikatu ahal izateko. Aipatzekoa da, logotipoari jarri diogun marratxo edo lauki hori. Berde kolera erabiltzea pentsatu dugu euskal herriarekin azkar lotzen den kolorea delako. Euskal herrian dagoen paisai eta Euskal Herirko ikurrinan agertzen den kolorea delako. Gainera I-pod berak bere logotipoan erabiltzen duen kolore beltza eta gure iPod-en kolore txuriarekin kontrastea bilatzen saiatu gara marra berde hori sartuz.

Bestetik aukeratu dugun iPod mota Shuffle izan da guztien artean gehien gustatu zaiguna izan delako, bai diseinuaren aldetik, baita ere tamainaren aldetik. Eta kontutan hartuta gu euskal gazteak garela, pentsatu dugu egokiena izango zela IPod mota hori aukeratzea.

Gure kanpaina aurrera eramateko, aldizkarietan agertuko den iragarki grafika egitea pentsatu dugu eta baita ere telebistarako spota egitea.

Grafikari dagokionez, txorimalo bat agertzen da hortu batean eta bere ondoan Euskal Herriko amona bat, hemen eramaten duten arropaz jantzita. Amonak txorimaloari bere ilobak behar ez zituen diskak eskeini dizkio, horrela txoriak usatu egiten ditu azkarrago eta diskeei erabilera bat bilatzen dizkio. Grafikaren titularra zein izango den zehazki ez dugu aukeratu; izandako denborarekin ez digulako denborarik eman ondo zahzteko. Azpi titular moduan “Mari Aritxabaleta, berrizketa saria. “ esaldia agertuko da. Amonak sari bat irabaziko du diskeei bilatutako erabilera dela eta.

Idei berberarekin jarraituz, telebistako spota egingo dugu. Pertsonai berberak agertuko dira: txorimaloa eta  amona. Iragarkia plano gutxi izango ditu, ia guztia plano berbera izango delako. Hasieran txorimaloa agertuko da eta ikusiko dugu amona txorimalora hurbiltzen dela. Amonak iragarkiak duen testua esaten hasiko da, bitartean plano aldaketak gertatzen direla. Azkenengo planoan amona eta txorimaloa ikusten dira eta of ahotsa azpi titularra esango du, musika atzean entzuten den bitartean. Gero logotipoa eta I-pod-a jarriko dugu. Eta azkenik amona I-pod-ekin dantzatzen agertuko da.

Iragarkiaren testua honako hau da:

- Mari: Ba nire ilobak behar ez zituen CD piloa eman zizkidan…
- Mari: ...eta begira ze probetxu ona atera dizkiedan

- Mari: Guzti honek oharkabean harrapatu nau!!
- Mari Aritxabaleta Euskal Herriko berrikuntza saria.

Iragarki honen bitartez euskal gazteek nahi duten musika guztia eta dituzten diska guztiak bere Euskal IPod berrian sartzeko aukera daukatela argi eta garbi utzi nahi dugu. Alde batetik txorimaloak diskak eskegitak ditu, gaur egun IPod dituzten gazteek diskak guztiak bertan sartu ahal dutelako. Eta bestetik amonak agertzea erabaki dugu barre puntu bat sartzeko eta kanpainaren erreferente nagusia delako.

Gure iragarki proposamenak irnoiatik hurbil dagoen paradoxa erabiltzen du baliabide erretoriko moduan. iPoda aiasialdirako puntako teknologiarekin lotzen da, merkatuan esakera sortzeko gai den produktu berritzailea da. Honen aurkan, CDa dugu antzinako euskarri moduan agertzen dena Euskal iPodaren alboan. Honez gain, gure pertsonaiak, amonak, txorimaloa sortu du merkatutik erretiratzen ari den produktu horrekin. Honek guztiak innobazioaren kontzeptuaren kontra egiten du zuzenean, inongo kontsumitzaile segmenturik ez baita egongo merkatuan cd-ak zintzilik dituen txorimaloaren eskaria sortuko duenik.

Bide honetatik lortu nahi izan dugu paradoxa eta ironiaren efektu hori, negozio berritasunaren oinarri teorikoen aurka doan ideia erabiliz.