Grafika 1: Musika

Euskal iPod, Eusko Label

Grafika 1: Janaria

Euskal iPod, Eusko Label

Spot 1: Musika

(Explicación en castellano)

Spot 2: Janaria

(Explicación en castellano)

Izenburua

Lan egileak

Enara Novillo Armendáriz soy.nara [a bildua] gmail.com
Ana Antón Marqués ananmar [a bildua] hotmail.com

Kanpainaren erabaki estrategikoak

Gure ideia iPod Nanoaren itxurarekin jolastea izan da.

Horretarako bilatu ditugu Euskal Herriko ohiko instrumentuak, alegia txalaparta, trikitixa eta panderoa, eta janariak, hots, sagardotegietako ohiko postrea: gazta, menbriloa eta intxaurrak.

Denok dakigu iPod Nanoaren itxura nolakoa den. Beraz, deskonposatu dugu nolabait. Batetik fondoa egongo litzateke (ipodari kolorea ematen diona). Hau lauki zuzen bat da, beraz, hau irudikatzeko Txalaparta bat erabili nahi izan dugu, janariaren spotaren kasuan gazta zatia.

Bestetik pantaila karratu bat osatzen du. Honetarako trikitixa eta menbrilo zatia erabili dugu. Azkenik, teklatua borobila da, ondorioz, panderoa eta intxaur erdiarekin lortuko dugu.

Beraz, bi spotetan euskal herriko osagaiekin osaturiko ipoda agertuko da eta alboan originala jakiteko zeri buruz ari garen edo zer imitatu nahi dugun. Bietan ere, benetako iPodak duen kaskuak kendu eta guk osatutakoari ipintzen diogu. Hortik aurrera musika euskalduna entzuten hasiko da.

Osagaiek alde batetik eta musika bestetik lortuko dugu esan barik hemengo iPodari buruz ari garela. Hala eta guztiz ere eslogan bat ere gaineratuko dugu: "Euskal iPod, Eusko Label" izan da, oso era zuzenenan esaten baitugu hemengoa dela.

Dena den, ez dakigu lortu dugun nahi genuena. Ez dugu izan lekurik aproposa grabaketa egiteko ez eta argazkiak ateratzeko, beraz, emaitza nahiko kaxkarra izan zen hasiea batean. Oraingoa pixka bat hobetua dago.