| Inhar Mutiozabal Zabala | inhar13 [a bildua] hotmail.com |
| Maite Ijurko Brey | mijurko [a bildua] gmail.com |
Euskal publikoari zuzendutako produktua aurkeztera goaz: Basque iPod edizio berezia.
Izenaren aldaketaren arrazoia honakoa da; alde batetik, iPod nazioarteko produktua da, bere salmentek adierazten duten moduan, eta horregatik “basque” egokiago iruditzen zaigu. Bestetik, lokalismoaren aldeko apustua egin nahi du Apple enpresak, eta horregatik, ez da guztiz baztertu nahi izan bere izena.
Edizio hau zilar koloreko iPodean oinarritzen da. Alde batean “basque iPod” du grabatuta, laser bidez, eta menua euskaraz jartzeko aukera eskaintzen zaio erabiltzaileari. Edizio berezi honek fabrikatik dakartza ezaugarri hauek.
Kontsumitzaileak, ordea, iPod hau bere egiteko beste aukera bat du: gustuko taldearen zeinua laser bidez inprima dezake atzealdean. Horretarako, hiru multzoren artean bilatu beharko du gustukoena:
Edizio berezia izanik, Euskal Herrian zentratuko den kanpaina da. Geografikoki mugatuta dago beraz. Ideia nagusia zera da, euskalduna dela eta edizio berezi batekin lan egiten ari garela transmititzea.
Hau lortzeko erabili den titularra honakoa da: “berezia, berezientzat”
Euskal kulturarekin lotutako giroa izango da nagusi iragarkietan: sagardotegietakoa. Eta bertan, oso tipikoa den irudi bat: intxaurrak.
Grafikan zein spotean agertuko den irudia izango da hau. Spotaren kasuan,
irudi honetara iristeko karatea bat erabili dugu, euskaldunaren legea betetzeko
entrenament saioa egiten ari dena.
Ideiaren oinarrian intxaurrak buruarekin puskatzen dituzten pertsonak daude.
Pertsona hauek bereziak dira izatez, eta gainera, guztiek ezagutzen dute
trebetasun hori duen norbait. Gertukoak dira, beraz, horrelako pertsonak.
Spot eta grafikan, ordea, urruneko pertsonak erabili ditugu, berezi bilakatzeko
asmotan dabiltzanak. Edizio berezia izanik, berezi sentiarazi nahi da euskal
iPoda eskuratzen duen kontsumitzailea.