Spota

Izenburua

Lan egileak

Izaskun Altuna Mariezcurrena izaskunal [a bildua] hotmail.com
Ziortza Artabe Etxebarria ziortzalaitz [a bildua] hotmail.com

Kanpainaren erabaki estrategikoak

Produktua:

Guk asmatu dugun produktuak “Euskal Ipod” du izena. Izen horrekin merkaturatuko dugu.

Xede-talde:

Gure xede taldea musika gustatzen zaion euskaltzale oro izango da. Euskal nortasuna izango dute gure xede-taldeko kideek. Adinaren aldetik ez dugu adin bat zehaztuko, izan ere adin guztietako jendeak entzuten du musika.

Lehiakideak:

Lehiakideen artean musika aparatuak agertuko lirateke. Gehienbat musika tresna txikiak, eskuan edo poltsan eraman daitezkeenak.

Komunikazio helburua:

Komunikazio helburua zehazteko orduan hainbat gauza hartu ditugu kontutan. Alde batetik produktua berria dela eta bestalde bere bereizgarritasunak zeintzuk diren. Hortaz, komunikazio helburuak hauek izango dira:

Estrategia:

Bestelako ekintzak

Bestelako ekintzak egingo ditugu ere gure xede taldean eragin gehiago egiteko. Orain ahin garrantzitsuak diren mobiletan gure abestia deskargatzeko aukera emango dugu. Mezu batean “EuskaliPod” testua idatzi beharko dute eta 7117 zenbakira bidaltzean gure abestia doainik lortzeko aukera dago. Eta noski, “EuskaliPod”-ean seriez etorriko da abestia.

Iragarkiak:

Gure iragarkia egiterako orduan kontutan hartu dugun gauza hizkuntza izan da. Horri eman nahi izan diogu garrantzia.

Iragarkiaren lehenengo planoa tipo bat gitarra jotzen izango da. Jotzen ari den abestia Euskal kanta oso ezagun bat izango da, “Lau Teilatu”, alegia, baina ingelesez abestuko du. Honekin atentzioa deitu nahi izan dugu.

Plano aldaketak emango dira, gitarra jotzen eta abesten duen bitartean. Azkenik EuskaliPod-a agertuko da. Bere ezaugarri batzuk nabarmenduko dira, hau da, kolorea, tamaina...

Azkenik eslogana agertuko da. Guk aukeratu dugun eslogana hurrengo da:

“Fusio hoberik al da?
EuskaliPod
Mac eta euskaldunak bat!“

Irratiko iragarkian berriz antzeko bidetik jarraituko dugu. Kontutan izan behar dugu kasu honetan ez dugula irudiaren laguntzarik izango, beraz, hitzekin jendearengana ondo iristea lortu beharko dugu.

Iragarkiaren hasieran tipo bat gitarra jotzen eta ingelesez abesten entzungo dugu. Ondoren eslogana entzungo da.

“Fusio hoberik al da?
EuskaliPod
Mac eta euskaldunak bat!“