| Liher Landeta | liher_landeta [a bildua] hotmail.com |
| Roberto Martín | roma_lavidadebryan [a bildua] hotmail.com |
Gure kanpainan diseinu simplistak, linea leunak eta umorea elkarlotu ditugu. Izan ere, dakigunez iPod-en irudia oso simplea izaten da, irudi kargatuak ekidituz eta diseinua premiazko ezaugarri desberdintzaile bezala lehenetsiz.
Esan bezala, iPod-ek euskal edizio bat ateratzekotan, guri garrantzitsua iruditu zaigu etxe honen edo produktu honen linea ez apurtzea. iPod-en estiloa mantentzea (tipografiari eta diseinu minimalistei dagokionez) nahiz eta produktu honen ramifikazio berri bat izan.
Honetarako lehendabizi “Euskal iPod” deritzon produktu berri honen logoa diseinatu dugu. Esan bezala iPod-en irudia apurtu barik, irudi edo letra berberei “euskal” letrak itsatsi dizkiogu. Elementu berri hau, iPod-aren esentziari akoplatu behar zitzaionez “exoteric” tipografia minimala erabili dugu besterik gabe.
Iragarkiari dagokionez, lehen aipatu dugun bezala, ez dugu iPod-ari irudi berri bat eman izan nahi. Produktuaren irudiarekin jarraikortasun bat egin dugu nahiz eta umorearen elementua sartu. Izan ere, batzutan umorea izaten da deigarriena produktu bat ezagutarazteko momentuan. Guk badakigu xede taldea gaztea dugula (15-45 urte tartekoa) horregatik iPod-aren “euskal” elementu berria insertatzeko eta ezagutarazteko umorea erabili dugu baserritar baten bitartez. Iragarkiak kontrastea iradokitzen du, ikusten dugun klasikotasuna ez dator bat entzuten dugunarekin. Batez ere, baserritarra dantzatzen hasten denean, kontrasteak gora egiten du.
Kartelari dagokionez, spot-a alde batera utzi dugu eta zerikusirik ez duen kartela egin dugu. Kartela erabat modernoa dugu, simplea eta minimala. iPod-aren ezaugarriekin sinkronizatzen saiatu dugu kartela.