Grafika

Euskal ai ai ai ai ai ai Pod

Spota

Spota

Izenburua

Lan egileak

Lorea Arburua Amorena lorearburua [a bildua] hotmail.com
Luis Brazo Domínguez oriotarra [a bildua] hotmail.com

Kanpainaren erabaki estrategikoak

Euskal iPod-ari buruzko kanpainaren diseinua planteatzerakoan, lehenik eta behin, produktuaren definizioari ekin genion. “iPod nano”-a izango da, Apple-k erabili ohi dituen kolore argi eta neutroak alde batera utziz. Gure kasuan, Euskal iPod-a berde iluna izango da, bere baitan dagoen gurpila txuri mantenduko delarik. Kolore hau Euskal Herriko naturarekin erlazionatu dugu. Kolorea, gainontzeko iPod-etatik ezberdintzeko bereizgarria izango da ere. Bestetik, aurreko aldean “Euskal iPod”-a grabatuta eramango du. Letra sinplea baina argia izango da, serifa gabea; euskal identitatea galdu gabe modernizazioa eta sinpletasuna aldarrikatzen duen letra tipologia. Honez gain, gure iragarkietan entzun daitekeen eta erabiltzaile guztiengan desiratua izango den irrintzia eramango du dohainik bere 4 gigetan.

Azkenik, funda esklusibo bat ere eramango du eta oparitzat emango da,  eskaintza oraindik eta erakargarriago izan dadin. Funda beltzaren gainean beraz, “Euskal iPod”-a letra berdez ikusi ahal izango da, iPod-ean azaldutako tipologia eta kolore berde berarekin.

Produktua definitzearekin batera, kanpainaren oinarriak ere uztartu genituen. Honela, identifikagarri euskaldun tradizionalak produktuaren modernotasunarekin elkartzeko ahaleginaren emaitza izan da Euskal iPod-a. Gure kasuan, umoreak bideratu du kanpaina. Euskal Herrian hainbat iragarkik oraindik ere gure buruetan jarraitzen dute izan duten kutsu umoretsuak bultzaturik. Batzuen leloak oraindik ere gogoratu ditzakegu, hala nola; “Patxiiiiiiiii” famatua eta “ttinttanttanttinttikittin” Euskadi Gazteko doinu hura.

Gure iragarkia burutzeko beraz, ondorengo baliabideak erabili ditugu: umorea, euskal identitatea, modernotasuna, tradizioa, xinpletasuna… IRRINTZIA:

"Ai Ai Ai Ai Ai Ai Ai Ai Ai Ai Ai Pod"

Telebistarako spot-ari dagokionean, neska bat fondo txuri baten aurrean azalduko da eta kaskoak jantzita dituelarik irrintzi bat botako du, bukaeran kamerari begira POD esanez. iPod-a eta irrintzia elkartu egingo dira, jendearen atentzioa deitzea eta irribarrea eragitea helburu delarik. Spot-aren amaieran, produktua azalduko da fundarekin batera eta off-eko ahots batek (gizonezkoak) titularra esango du: Euskal iPod-a, euskal oihartzuna” . Titularrak irrintziari erreferentzia egitearekin batera, iPod-ak duen eraginari so egiten dio, hala nola; euskal sena noraino eraman dezakezun iPod-ari esker, euskal kultura barneratzen duela adierazten du, edo arrakastari erreferentzia egiten dio…

Grafikari dagokionean, irudirik gabeko iragarki bat egin dugu, guztiz tipografikoa, atentzioa deitzeko espazio huts eta txuri batez baliatuz. Horrela, “aiaiaiaiaiai-Pod” ikus daiteke, tamaina aldatzen doalarik letrak aurrera doazen heinean. Beheko aldean berriz, produktua eta titularra ageri dira, iPod-aren ezaugarriekin batera (copy-a).

Produktu globalizatu bat pertsonalizatzeko eta erakargarri egiteko estrategiak beraz, euskal izaeraren zati bat irudikatzea izan du oinarri, horretarako hainbat tresna erabiliz; umorea, sinpletasuna (publizitatearen diseinuan), kolore bereizgarriak, oparia (funda), iPod-ak berak dituen ezaugarriak (4 giga-ko kapazitatea…)…