Grafika

Euskal iPod - Euskaraz Musikaraino

Spota

 

Izenburua

Lan egileak

Maddi Ibaibarriaga Zubikarai m_ibaibarriaga [a bildua] yahoo.es
Joana Martinez Insausti ajoana85 [a bildua] hotmail.com

Kanpainaren erabaki estrategikoak

Euskal iPod-aren ideia zabaltzeko aukeratu den bidea ez da izan euskalduntasunarekin lotutako sinboloekin eraikia, baizik eta haratago joan da beste bide bat aukeratuz. Izan ere, euskal ipod-ak daukan ezaugarririk garrantzitsuena euskaraz dela da, eta horregatik, musikara euskaraz hel daitekeela transmititu nahi da iragarkian.

Hasteko, musika unibertsala dela adierazi nahi da eta horretarako, pentagramaren jokoarekin atentzioa deituko da, musikaren idazkera berdina baita mundu guztian. Honen ostean, pentagramaren gainean noten antzera ‘ipod’ osatuko duten letrak jarriko dira. Honekin, musika unibertsala izateaz gain, musikara heltzeko tresna ere jadanik unibertsala dela adierazi nahi da. Azkenik, ipod hau berezia zergatik den esaten da, hau da, nahiz eta mundu guztiarentzako musika eta musikara heltzeko bidea berdinak izan, leku bakoitzak baditu berezitasunak, eta horregatik sortu da euskaldunontzat euskal ipod-a, musikaraino euskaraz heltzeko.

Guzti hau, hartzaileari azaltzen joango zaio iragarkian.

Erabiliko den leloa ‘euskal ipod, euskaraz musikaraino’ izango da, honek transmititu nahi dena zuzenean adierazten baitu.

Iragarkia era transformazional edo emozionalaren bidetik dago pentsatuta, produktua inplikazio baxukoa denez, hori delako biderik egokiena, hau da, lehenengo atentzioa deitu ea ondoren hartzailea informazioa biltzera bultzatzea.