EHUko Publizitate eta Harreman Publikoetako azkenengo urteko euskarazko klaseko ikaslek gara.
Jadanik lau urte eman ditugu unibertsitatean eta ikasitako guztia praktikara eramateko irrikitan gaude. Gure lan egiteko nahiak nabariak dira, horregaitik gogotsu ari gara proiektu hau aurrera eramaten.
Publizitatea eta Harreman Publikoak gure mundua direlaz ziur gaude eta mundu honetako profesional bezala ikusten dugu geure burua. Egiteko gai garen guztia frogatu nahi dugu, gure sormena eta lan egiteko gaitasuna lantzeko eta munduari erakusteko.
Gutaz informazio gehiago jaso nahi duzuenentzat, orrialdearen eskumaldean taldekide bakoitzaren deskribapen laburra ageri da, bakoitzaren inguruko xehetasun eta datu gehiagorekin.
Web gune hau erakustoki gisa erabiliko dugu, jendeak gure lanen berri izan dezan. Lau urte hauetan zehar landutakoa eta ikasitakoa probetxugarria izan zaigula demostratu nahi dugu Eta bide batez, honekin, ikasten jarraitzeko eta lan egiteko gogoa dugula erakustea da asmoa.
Honetaz gain, klaserako lan gisa baliagarria izango zaigulakoan gaude, izan ere, web gune hau gelakide gustion artean egin dugun zerbait da, harreman publikoetako ikasgaiaren baitan.
Euskal iPod-a iPod-aren edizio berria da, kalean dagoen iPod-aren antzekoa izango litzateke, baina Euskal Herrikoa. Hau ez da benetazkoa, hau dena EHUko 4. mailako Publizitateko ikasleek egin behar izan dugun lanerako produktu imaginarioa da, eta iPod markarekin zerikusirik ez duena.
Produktu berri hau ezagutarazteko komunikazio kanpaina bat egitea izan da gure helburua, eta horretarako euskarri ezberdinak erabili behar izan ditugu, horien artean spot-a, grafika eta bideo birala daudelarik. Hasieratik gure komunikazio helburua Euskal edizio berezi hau xede-taldearentzat erakargarri egitea dela argi eduki behar da.
Kanpaina hau burutu ahal izateko hainbat gauza eduki behar dira kontutan: Lehendabizi, gure xede-taldea Euskal Herriko musikazaleak direla jakin behar dugu, eta lehiakideak ere, MP3 erreproduzitzaile guztiak, walkmanak, mugikorrak... kontutan izan behar dira.
Behin hori jakinda, estrategia egokiena hautatzea izan da hurrengo pausoa, eta talde bakoitzak berari iruditzen zaion estrategia egokiena hautatu du. Hori guztia kontutan izanda, hainbat spot eta grafika ezberdin egin ditugu, Lanak atalean ikus ditzakezuen bezala, eta bakoitzak bere estrategiaren aipamena ere bertan egiten duelarik.
Euskal iPoda asmatutako produktua da. Baina nortasuna adierazten duen produktua. Gure lan zailena nortasun hori adierazteko bideak aurkitzea izan da. Bide batzuk aurkitu ditugu, baina ez dira guztiak. Zuk ere Euskal iPodari buruzko spota egiteko ideia daukazu? Ba, animatu eta ekoiztu. Weborri honetan ikusgai ipiniko dugu gureen artean. Ea guztion artean konzeptu (meme) berri bat sortzen dugun.
Gurekin kontaktuan jarri. Gure emailak dauzkazu edo blogean iruzkin bat idatzi ahal duzu. Zure idea zabaldu!!!




















Maddi Ibaibarriaga Zubikarai naiz eta Markina-Xemeinen bizi naiz. 1985eko ekainaren 30ean jaio nintzen. Lau urteren ondoren publizitatea eta harreman publikoen azken urtea bukatzen ari naiz Euskal Herriko Unibertsitatean.


Jaiotze data: 20-08-1985
Herria: Basauri.
Ikasketak: Publilzitate eta HH.PPen 4.maila amaitzen
Kontaktu datuak: roma_lavidadebryan [ a bildua ] hotmail.com.

