Euskal iPod, Eusko Label
Euskal iPod Eusko Label
Osagaiek alde batetik eta musika bestetik lortuko dugu esan barik hemengo iPodari buruz ari garela. Hala eta guztiz ere eslogan bat ere gaineratuko dugu: "Euskal iPod, Eusko Label" izan da, oso era zuzenenan esaten baitugu hemengoa dela. Euskal iPod, Eusko Label. Puedes consultar también una explicación en castellano.
Ai Ai Ai Ai Ai Ai Ai Ai Ai Ai Ai Pod
Euskal ipod - Ai Ai AI AI AI AI AI AI Pod
Produktuak gero eta globalizatuagoak diren garai hauetan, pertsonalizazioranzko joerak ere gero eta indar handiagoa du. Egoera horretan kokatu behar dugu beraz Euskal iPod-a, mundu mailan ezagunak diren iPod-en pertsonalizazioa suposatzen baitu. Lan honen bitartez, euskal izaeraren zati bat irudikatzea izan dugu oinarri, horretarako hainbat tresna erabiliz: umorea, sinpletasuna (publizitatearen diseinuan), kolore bereizgarriak, oparia, iPod-aren ezaugarriak… Beraz badakizu, irrintzia eta hitz jokoaren bidez, Euskal iPod-a ezagutzeko aukera izango duzu. Ai Ai Ai Ai Ai Ai Ai Ai Ai Ai Ai Pod.
Zure nortasuna ikusentzuten
Euskal iPod - Zure nortasuna ikusentzuten

Gure kanpainan diseinu simplistak, linea leunak eta umorea elkarlotu ditugu. Izan ere, dakigunez iPod-en irudia oso simplea izaten da, irudi kargatuak ekidituz eta diseinua premiazko ezaugarri desberdintzaile bezala lehenetsiz.

Esan bezala, iPod-ek euskal edizio bat ateratzekotan, guri garrantzitsua iruditu zaigu etxe honen edo produktu honen linea ez apurtzea. iPod-en estiloa mantentzea (tipografiari eta diseinu minimalistei dagokionez) nahiz eta produktu honen ramifikazio berri bat izan. Zure nortasuna ikusentzuten.

Berrikuntza saria
Euskal iPod - Berrikuntza saria
Iragarki honen bitartez euskal gazteek nahi duten musika guztia eta dituzten diska guztiak bere Euskal IPod berrian sartzeko aukera daukatela argi eta garbi utzi nahi dugu. Alde batetik txorimaloak diskak eskegitak ditu, gaur egun IPod dituzten gazteek diskak guztiak bertan sartu ahal dutelako. Eta bestetik amonak agertzea erabaki dugu barre puntu bat sartzeko eta kanpainaren erreferente nagusia delako. Mari Aretxabaleta: Euskal Herriko berrikuntza saria.
Muga bakarra zure irudimena
Muga bakarra zure irudimena

Euskal musikazaleek dagoeneko “Euskal iPod” berria kalean daukate. iPod honek, gainontzeko iPod guztien ezaugarri berberak ditu, baina bereizgarri bat dauka: euskal identitatekoa dela.

Diseinuari dagokionez, Euskal iPod-a Nano modeloan bakarrik eskura daiteke, eta berde kolorekoa da, Euskal Herriko paisaien omenaldiz. Aurrekaldean, laserrez grabatuta Euskal iPod  hitzak daramatza. Muga bakarra zure irudimena

Euskaraz musikaraino
Euskaraz musikaraino

Hizkuntzak eremu batzuetan komunikatzeko balio digute, eta beste eremuetan, arazoak izan ditzakegu besteekin harremanetan jartzeko. Musika ordea, unibertsala da, eta mundu guztiak ulertzeko moduko hizkuntzan dago idatzia. Gainera, orain, badaukagu musikara iristeko modu unibertsal bat ere, iPod-a. Horregatik, falta den bakarra, bakoitzak musikara heltzeko nahi duen iPod-a aukeratzea da, bere gustura disfrutatu ahal izateko mundu osoan komunikaziorako tresna den musikaz. Guk geurea aukeratuko dugu: euskal iPod-a, musikaraino euskaraz iristeko. "Euskaraz musikaraino."

Gurera ere heldu daBerria!
Gurera ere heldu da
Kanpainaren spota, kanpainaren bihotza: Nazioarte mailako aparatua izaki, munduko herrialde guztietako musika biltzen duena dela islatzea litzateke spotaren xedea. Kultura guztien bilgune dugu gure Ipoda, kultur-aniztasunaren lehio. Bertsio berria. Titularra: ‘Gurera ere heldu da’. Hatzak mugitzearekin bakarrik, hurbiltasun eta sinpletasun osoz, erraz eskura dezakezu eskuan duzun musika, ukitu besterik ez dugu egin behar. Hori litzateke helarazi nahi den mezua.
Berezia, berezientzat
Euskal iPod - Basque iPod
berezia, berezientzat” da gure kanpainaren lema. “Basque iPod” produktu berezia delako, eta euskaldunak ere, bereziak direlako, iPod propioa merezi dutela uste dugu. Horretarako, euskaldunen berezitasuna azpimarratzen duen ekintza bat erabili dugu. Batzuk, saiatuta ere, ezin izango dute lortu.
Marraztu zure doinua
Euskal iPod - Marraztu zure doinua

IPod-ak duen arrakasta ikusita, euskal ipod-a izeneko gama sortzea erabaki dugu. Horrela, euskal musikazaleak berarekin identifikatu ahal izango dira. Identifikazio hori lortzeko, gazteen artean hain modan dagoen marren estiloa gehitu nahi izan diogu, beti ere iPod nano formatua errezpetatuz. Beraz ikus daitekeen moduan iPod-a gorri eta beltz kolorean margoztutako marra horizontalekin diseinatu dugu. Marrekin jolastuta, titularra ere okurritu zitzaigun: Marraztu zure doinua.

Ezberdintzen gaituena
Euskal iPod - ezberdintzen gaituena
iPod-aren euskal bertsio mugatu berria merkaturatzeko zenbait estrategia erabaki ditugu. Alde batetik, lurralde honen aniztasunari erreparatuz, pertsonalizazioan oinarritu gara eta 20 modelo ezberdin diseinatu ditugu. Honetaz gain, erabiltzaileak iPod-aren atzekaldean bere izena grabatzeko aukera izango du. Beste alde batetik, gure xede-taldearen beharrizanak kontuan izanda, ehun abestien artean hamar aukeratu eta doan iPod-ean sartu ahal izango dituzte. Honetan guztian oinarrituz, publizitate kanpaina ere egin dugu bi formato ezberdinetan: ikus-entzunezko iragarkia eta grafika. Telebistarako iragarkiak 32''tako iraupena du eta euskal ohiturak modu ironiko batean begiratuz, adierazten du bereziak garela, euskal iPod berria ezberdintzen gaituzten elementuen zerrenda honetara gehituz. Grafikan, ordea, hogei modelo ezberdinen ideia azpimarratu nahi izan dugu. Hori dela eta, iPod ezberdin guztiak perfilez ikusten dira, ekualizadore forma osatuz, musikarekin erabat erlazionatzeko. eUSkal iPod, ezberdintzen gaituena.
Nolakoa da euskalduna?
Euskal iPod - Nolakoa da euskalduna?
Euskal iPod-aren kanpaina honek, euskaldunoi buruzko guk sortutako eta besteok sortutako estereotipoei aurre egitera bultzatzen gaitu. Izan ere, asko dira ezaugarri tipiko horiek eta horietaz barre egitea guztiz onuragarria da. Euskalduna izateak ezaugarri guzti horiek izatea baino gehiago dela adierazten du kanpainak, eta badaudela euskaldunak ezaugarri horiek ez dituztenak ere. Horregaitik, gure iPod-a nahiz eta estereotipatutako euskaldunaren ezaugarriak ez dituen euskalduna dela aldarrikatzea da gure helburua.

Gauzak horrela eta bide komunikatibo horretatik, iragarki grafikoa eta spot-a sortu ditugu, prentsa idatziko eta telebistako inkesta baten itxura hartzen dutenak. Aipatzekoa da, irteten den jendea ez direla aktoreak, kaleko jendea baizik eta euren iritziak errealak direla. "Ezin ditugu denak barneratu, baina euskalduna da".

Mac eta euskaldunak bat
Euskal iPod - ezberdintzen gaituena
Guk asmatu dugun produktuaren izena Euskal Ipod-a da. Lan hau egiterako orduan hainbat gauza hartu ditugu kontutan. Alde batetik adin guztientzako porduktua dela, bestalde Euskaltzale sentitzen den orori zuzenduta dagoela. Baina horretarako, lehenik eta behin produktua ezagutaraztea bilatu dugu, izan ere produktu berria da, jendearen artean ezezaguna. Honenbestez bere  ezaugarri garrantzitsuenak zeintzuk diren aipatu dugu. Mac eta euskaldunak bat. Fusio hoberik al da?